INTEGRAZIOA BULTZATZEKO JARDUERAK
Ikasle etorkinaren harrera ez da lehen egunetara bakarrik mugatu behar. Izan ere, ikasle berriaren girotze-prozesuak eskolan dauka lehen eremua, eskolan egiten baitira lagunak. Horregatik, integrazioa helburutzat hartu behar dugu gelan; planifikatu, jarduerak prestatu eta era sistematikoan landu.
Ondoren integrazioa bultzatzeko jolas batzuk proposatuko ditut. Gela osoarekin egiteko dira, eta ez da beharrezkoa hizkuntza jakitea, ondo uler baitaitezke keinuen eta gorputz-mugimenduaren bidez.
1.JOLASA: Itsuaurrekoa
- Helburuak:
Taldeko partaideen artean konfiantza sorraraztea, elkarri lagun diezaioten.
- Partaideak:
Gelako ikasleak eta tutorea.
- Materiala:
Zapi handiak, begiak estaltzeko.
- Jarduerak:
Begiak estalita dituen laguna gidatu.
- Garapena:
Ezinbestekoa da isiltasuna egotea.
Argi utzi behar da jolasaren helburua ez dela itsututa dagoen pertsonari oztopoak jartzea.
Ibilbidean zehar “itsua” zenbait egoeratan jarriko dugu: zaratak bereizten, objektuak antzematen...
Zer sentitzen duten da garrantzitsua, eta horretan jarri beharko dute arreta.
Talde erdiak itsuarena egingo du. Partaide guztiak bikoteka jarriko dira: bat itsua izango da, eta bestea, gidaria. Gidariek itsuak aukeratuko dituzte, baina hauek ez dute jakingo nork gidatzen dituen.
Denboratxo batean (10 min) horrela ibili ondoren, rol-aldaketa egingo da.
Bukatzeko, sentitutakoari buruz hitz egingo da talde handian
Kaixoo Faouzia!!!
ResponderEliminarTeknika ona iruditzen zait jolasen bidez haur etorkiñen integrazioa bultzatzearena.Modu dibertigarri bat da beste pertsonengan konfiantza eta errespetua izaten ikasteko arraza batekoa ala bestekoa izanda.Jolasen bidez haurrak beraien artean ezagutu ahal dira eta beraien kulturak eta ohiturak ezagutu ahal dituzte.