sábado, 6 de diciembre de 2008


Etorkinak eskolan, elkarbizita bideratu


Gaur egun gero eta gehiago hitz egiten da kultur aniztasunaz, plurikulturaz, etorkinez, integrazioaz, arrazakeriaz... Ikastetxeetara egoera horiez hausnartzeko momentua ere heldu da. Izan ere, gero eta ikasle etorkin gehiago dago Euskal Herrian.

Era honetara, gizartean kulturaniztasun, plurikulturtasun eta kulturartekotasun egoerak agertzen ari direla esan beharra dago.

Kulturaniztasunarekin egoera jakin baten berri ematen dugu, non kultura bat baino gehiago antzeman daitekeen.

Plurikulturtasunak , berriz, gizartean agertzen diren kultura guztiak maila beretsuan onartzen ditu. Horren arabera, beraz, bertakoek nahiz etorkinek mota guztietako hiritartasunari dagozkion eskubide berdinak edukiko lituzkete.

Kulturartekotasunaren bidez kulturen bidezko elkarren arteko eragina areagotuko litzateke puzzle baten antzera kultur bakar polifazetikoa eraikiz.

Guzti honekin asimilazio kulturala lortu nahi da. Hau da, kultura jakin bat gordez kanpotik datorren guztia bertaratu egiten da besteak dakarren pisu kulturala ezabatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario