miércoles, 3 de diciembre de 2008

ETORKINAK IKASGELETAN

Nahastuta lortzen da integrazioa


Ikasle etorkinak ikasgela arruntetan jartzen hasi zirenetik emaitza hobeak lortzen ari dira zentroetan .
Asier Iturriagaetxebarria - Bilbo
«Ikasle etorkinen integrazioa lortzeko imajinazioa eta jarduera pedagogiko onak bakarrik behar dira, ez dago errezeta magikorik». Zarauzko (Gipuzkoa) Orokieta herri ikastetxeko zuzendari Xabier Mujikak zalantza gutxi ditu ikasle etorkinen eta haien familien eskolatzearen eta gizarteratzearen inguruan. Zalantza gutxi ditu orain, bere garaian izan zituelako bat baino gehiago bere lankideek bezala; eta handiak, gainera.

Orokieta lehen hezkuntzako ikastetxeak 800 ikasle baino gehiago ditu egun. Horietako %6-7 dira etorkinak. Zarautzen badaude beste herri ikastetxe batzuk, eta orain dela 7 urte ez zuten hainbeste ikasle. Mujikak azaldu duenez, denbora horretan asko zabaldu zen beren izen ona herrian, eta gainera, lehen zentroa herriaren kanpoko aldean bazegoen ere, orain etxebizitzen ondoan dago, herriaren hedapenagatik. Horrek guztiak eraginda, urte gutxian hirukoiztu egin da Orokieta zentroko ikasle kopurua.

Aurreko urteetan ikasle sektore berezi batekin lan egitera ohitu ziren Orokieta zentroko irakasleak. Ikastetxearen ondoan Guardia Zibilen kuartela dago, eta hango seme-alabak joaten ziren; eta orain ere joaten dira. «Orain egonkortuago daude, baina lehen hilabete batzuetarako bakarrik etortzen ziren gure artera». Baina orain dela 6 urte, Europakoak ez ziren lehenengo ikasle etorkinak hartzen hasi ziren Orokietan, eta orduan zalantza handiak sortu ziren. Mujikak azaldu duenez, hasierako urtean aparteko ikasgela batean sartu zituzten ikasle etorkinak. Ikasgai batzuetarako (matematika, ingelesa, musika, gorputz hezkuntza) bakarrik eramaten zituzten haienak izan beharko luketen geletara. Emaitza txarrak izan zirela agertu du Orokietako ikasketa buru Idoia Lasartek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario