miércoles, 3 de diciembre de 2008






Etorkinak eta hizkuntz ereduak
Mario Zapata


Etorkinen hautua




Naturala al da etorkin gehienek beraien seme-alabak A ereduan matrikulatzea?

Arrazoiak:


+ Egoera soziala eta soziolinguistikoa


- Euskararen egoera demolinguistikoa (euskararen ezagutza eta erabilpen maila) eta egoera diglosikoa.


- Erdara jakitea eta ikastearen beharra EHn bizitzeko.


- Eguneroko bizitzan euskara beharrezkoa egiten ez den heinean, ekonomia linguistikoagatik, ez da lehentasunezko kontutzat hartuko.


- Euskararekiko jarrerak eta balorazio soziala. Ingurunean euskararekiko jarrera negatiboak dauden heinean (balorazio eza, politizazio negatiboa...), euskara gatazka elementutzat har daiteke.


+ Hezkuntza-sistema


- Hezkuntza-sistemaren egitura


- Hizkuntza-eredu ezberdinak nahasketarako bidea


- Hezkuntza-sistemaren egitura-hutsuneak: irakasle erdaldun elebakarren existentzia distortsio elementua izan daiteke (interes-taldea A eredua mantentzeko)


- Ikastetxeen arteko lehiakortasuna: hezi beharreko ikasleen interesen eta interes orokorraren gainetik ikastetxeen interesak jar daitezkeelako


- Hezkuntza-sistemaren baliabide eza. (D ereduan plaza nahikorik ez, laguntza-irakasle eta material nahikorik ez)

No hay comentarios:

Publicar un comentario