jueves, 18 de diciembre de 2008


Ikasle etorkinak Haur Hezkuntzan


Gure ikastetxeetan etorkinen kopurua lehen aipatu bezala modu eragin batean gehitu da. Horrekin batera jakin badakigu irakasleok ikasle horieek beste ikasleekin ikasi behar dutela integrazioa lortzeko, baina tarte horretan oztopo ugari aukitzen ditugu. Gure kasuan bi hizkuntza ikasi beharrak ez du lana errazten. Ikasle hauen eskolaratzea kezka eta eztabaida asko sortu ditu, batez ere ikasleak Lehen Hezkuntzako azken ziklora edo Bigarren Hezkuntzara heltzen direnean.



Haur Hezkuntza esan genezake etaparik errezena dela integratzeko, izan ere haurrak nagusiak baino hobeto moldatzen dira egoera berrietara.Hemen jaiotako haurrak hemengoen antzeko egoeran daude, beraientzak ere eskola gauza berria da. Haur Hezkuntzako etapa hau ahalik eta zoriontzuena izan dadin lan egiten dugu irakasleok, baina garrantzitzua izando litzateke baita ere haur hauen familia gizartean integrazteko lan egitea ere. Horregaitik gure jarrera beharrezkia da egoera berri horri aurre egin ahal izateko.



Irakasleok izan ditzakegun hainbat pentsamendu:



- “Nola moldatuko naiz beraiekin hitz egiteko, elkar ulertzen ez badugu?”
- “Auskalo nondik datorren eta zer ohitura dituen!”
- “Zein interesgarria, orain arte ez dut horrelako esperientziarik izan!”
- “Jakin banekien familia asko etortzen ari direla auzora. Auzoan dagoena eskolara heldu da.”
- “Kanpoko ume bat nire gelan jarri dute, lankideari galdetu beharko diot ea berak zer egin zuen tokatu zitzaionean.”

No hay comentarios:

Publicar un comentario