HAURREKIN LANTZEKO JOKO POSIBLE BAT
Aurrekoan etorkinekin lehenengo egunetan lantzeko jarduera bat publikatu nuen. Jaso dudan komentario batek esaten zuen jokuen ideia hori interresgarri iruditu zitzaiola eta halako jarduerak gehiago bultzatu behar direla umeek elkar errespetatzen ikas dezaten bazterketak alde batera utziz.
Komentario hura kontuan izanik, beste joku bat publikatzea bururatu zait, ziur nagoelako askok jokuen ideia hau interesgarri ikusten dute
Beraz, hona hemen haurrekin ikasgelan landu dezakegun beste jarduera edo joku posible bat.
Joku honen izena Tanzani Erraldoiaren etxea da.
Niri joku potil eta egokia ela iruditu zait, ziur nago haurrekin praktikan jartzean arrakasta izango duela.
TANZANIA
Erraldoiaren etxea
Adina: 6-10 urte.
Iraupena: 10 minutu.
Antolaketa: biribilean zutik
Materiala: ez da materialik behar.
Azalpena:
Parte-hartzaile guztien artean bat aukeratuko da, jokoa zuzentzeko. Gainerako jokalariek 4-6 laguneko taldeak osatuko dituzte. Talde bakoitzak jokalekuaren ertz bat aukeratuko du, eta harantz joan beharko dute, jokoak iraun bitartean. Jokalari guztiek elkarri helduko diote eskuetatik eta, zuzendariaren inguruan biribil bat osatuz, hau abestuko diote: "zoaz erraldoiaren etxera eta esaguzu ikusten duzuna". Orduan, animatzaileak gauza edo animalia baten izena esango du, "suge bat ikusi dut", adibidez, eta jokalariak aukeratu diren ertzetara joango dira taldeka, suge bat irudikatzeko. Animatzaileak beste jokalari bat aukeratuko du, haren funtzioak betetzeko, antzezpena ondoen egin duen taldetik hartuta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario