Gaur egun, ez dago -teoria mailan, behintzat- arrazakeriaren alde agertzen
denik, edo heziketan proposamen arrazistak argi bultzatzen dituenik. Praktikan,
ordea, hainbat kolektibo baztertzen edo alde batera uzten dituzten ekintzak
zabaldu eta defendatzen dira, baina ez dira jokabide arrazistatzat hartzen.
Honen kasuan, gakoa ez da arrazen arteko ezberdintasuna, etnia edo kulturen arteko ezberdintasuna eta lurraldetasuna baizik.
Esaterako:
Ikastetxeak ghettotzat hartzen direnean
Ikastetxe batean "ikasle etorkin asko" daudenean, suposatutzat ematen da oso
zaila -ezinezkoa ez esateagatik- dela hezkuntza-kalitate on bat ematea.
Planteamendu oker hori dela medio, arazoaren jatorria ikaslegoan eta bere
ezaugarrietan kokatzen da.
- Ikasle etorkinak "arazo" bat direla pentsatzean, itxaropen baxuak sortzen dira,
eta horiek lehenengo oztopoak dira eskolan arrakasta izateko. Ikasleen ideia
negatibo batetik abiatzea, bere zailtasunak ahalmenak baino gehiago kontutan
izatea, itxaropen altuak izateko eta transmititzeko eragozpena da. Eta
itxaropen horiek ezinbestekoak dira ikastaldian.
- Ikasleak banatzea eta ikasleei zein ikastetxetara joan behar duten esatea,
ikastetxea hautatzeko eskubideak murriztea da, bertako populazioak dituen
eskubideekin konparatuta.
- Banaketa asimilazioaren aldeko estrategia da, eta planteatu egiten da ikasleen
identitateak, ezaugarriak, interesak eta beharrak kontutan izan gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario