viernes, 9 de enero de 2009

ETORKINEN HEZKUNTZA EREDUA



Aurreko baten ere berba egin nuen etorkinen eta hauen hezkuntza ereduen aukeraketen ingurun, baina orangoan arazoari positiboki begiratu behar diogula transmititu nahi du, arazoa konpondu dezakegula alegia.


2004-2005 ikasturteko datuen arabera, Haur eta Lehen Hezkuntzan ikasten ari ziren etorkinen %82ek A ereduan ikasten zuten. Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, etorkinen %79,3 zeuden erdarazko hezkuntza ereduan.
Honekin ez da pentsatu behar euskararen arazoa etorkinen aukeragatik datorrela, baizik eta hizkuntzak berak bizi duen diglosia dela eta. Bestela jarrera hau guztiz xenofoboa izango litzateke.Ez duzue uste?


Argi dago etorkinak A ereduan matrikulatzea ez diola inolako mesederik egiten gure euskara den hizkuntzari, izan ere,honek eragin negatiboak ditu bai euskararengan eta baita euskal kulturan.
Profesional askok pentsatzen dute ezinbestekoa dela etorkinei Euskal Herriko hezkuntza ereduari buruz informazio zuzena ematea eta D eredura erakartseko estrategia egokiak erabili behar direla.


Beharbada etorkinei behar bezalako informazioa ematen badiegu, baliteke etorkinek hizkuntz eredu euskalduna aukeratzea. Zeren, pentsatzen dut gurasoei berdin zaiela eredu batean zein bestean matrikulatu, interesatzen zaiena umea eskolara joatea da. behar bezala informatu, animatu eta erakartzen baditugu, arazoa hau apurka-apurka konpontzen joan daitekeela ziur nago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario