BERRI ON BAT
Interneten begira honako berri hau aurkitu dut. Berri hau DIARIO VASCO egunkarian ateratakoa da.
Pubilkatzeko artikulu oso interesgarria iruditu zait, horrela ea halako jarduerak gehiago bultzatzen diren.
Benetan ideai zoragarria.
"Atzerritar euskaldunak beraien jatorrizko herrialdetako platerak prestatzen"
Diario Vasco, 2008-10-01
DV. ‘Gure Saltsan’, Zarauzko Udalak, Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio Zuzendaritzaren laguntzaz, Erlo Telebistarekin ekoiztu duen telebista saioa da.
Bertan atzerritar euskaldunak ageri dira beraien jatorrizko herrialdeetako platerak prestatzen. Horiei buruzko xehetasunak emateaz gain beraien migrazio prozesuaz mintzo dira euskaraz: etorrera, egokitzapen prozesua, euskararen ikasketa, nola hartzen ditugun euskaldunok kanpotik etorritakoak, beraien herrialdeekiko ezberdintasunak eta ezaugarri kulturalak. Hau da, gurean tradizio handia duen sukaldaritza erabiliko da inmigrazioaren irudi normalizatua zabaltzeko.
Saioak Aiala Sukaldaritza Eskolan grabatu dira, eta batez beste ordu erdiko iraupena daukate. Guztira 15 saio grabatu dira 9 gonbidaturekin (hiru marokoar, argeliar bat, mexikar bat, argentinar bat, bi ekuadortar eta errumaniar bat).
Beste kulturetara gerturatzeko aukera bikaina.
No hay comentarios:
Publicar un comentario